Urola Garaiko Jabetze Eskolak udaberrirako jarduera eskaintza aurkeztu du
Urte osoan zehar hainbat gairen inguruan biltzen diren taldeez gain, sei ikastaro eskaini ditu. Doakoak dira guztiak, eta izenak emateko epea irekita dago.
Urola Garaiko Jabetze Eskolak udaberrirako prestatu dituen jardueren eta ikastaroen egitaraua aurkeztu du. Urte osoko jarduerez gain, sei ikastaro izango dira aukeran. Martxotik ekainera arte izango dira.
Urte osoko taldeak dira atzerriko emakumeei zuzenduta ematen diren Empalabramiento izeneko saioena, Annar-Sua emakume etorkinena, Orain Ni izenekoa, zaintzaileena eta lan eta idazketa feministarena.
Horiez gain, hemendik uda bitartean, honako eskaintza izango da Jabekuntza Eskolan: Emakumeak mugimenduan, sendabelarren ikastaroa, literatura feministari eskainiko zikloa, kakorratz lanen ikastaroa, emozioak bizitzeko saioak, eta emakumezkoen boxeo saioak. Doakoak dira guztiak.
Ikastaro eta saio gehienak Urretxuko Pagoeta auzoan dagoen Urola Garaiko Emakumeen Etxean egingo dira, baina Legazpiko Saturnino Telleria kaleko udal lokaletan dagoen Emakumeen Etxean ere izango da bat, eta Ezkioko Igartubeitin beste bat.
Ikastaro horietan parte hartzeko 16 urtetik gorako emakumea izan behar da, eta aldez aurretik izena eman behar da 943 25 23 89 telefono zenbakian, edo jabekuntzaeskola@gmail.com helbidera idatzita
IKASTAROAK
Sendabelarrak
Oihane Lekunberrirekin: Martxoak 10, 17, 24; apirilak 14, 21, 28; maiatzak 12, 19, 26 (astearteak). 17:30-19:00. Igartubeiti baserri museoa (Ezkio).
“Gure inguruneko sendabelarrak ezagutu eta horiekin botikin natural bat egiteko tailerra. Ikastaroak saio teoriko eta praktikoak uztartuko ditu; lehenengo sendabelarrak ezagutzeko saio teoriko bat egin ondoren, helburua, naturan identifikatu eta nola bildu ikastea da. Bilketaren ondoren, sendabelar horiek nola gorde, kontserbatu eta eraldatu ikasiko dugu. Eraldatutako sendabelarren erabilerak, eta oinarrizko botikina eta kosmetika nola egin ditzakegun ere ikasiko dugu”.
Emakumeak mugimenduan
Oihane Vicenterekin: Martxoak 6, 13, 20, 27; apirilak 10, 17, 24; maiatzak 8, 15, 22, 29 (ostiralak). 09:30-11:00.
“Gure dantza eta mugimendu propioak atera ditzagun! Beste emakume batzuekin,bakoitzak nahi duen bezala eta epairik gabedantza egiteko, elkar ezagutu eta zaintzeko espazio bat da. Ez dago dantzan jakin beharrik eta emakume guztiak izango dira ongi etorriak”.
Kakorratz lanak: Ariman korapiloak askatzeko
Oihana Merinorekin: Martxoak 3, 10, 17, 24; apirilak 14, 21, 28; maiatzak 5 (astearteak). 17:00-19:00.
“Lotutako korapilo bakoitzeko, ariman beste bat askatzen duzu. Ikastaro honetan kakorratz-lana izango da gure aitzakia espazio ziur, intimo eta lasaia eraikiz, progresiboki, barrutik kanporako norabidean auto-zaintza, jabekuntza eta ahizpatasuna lantzeko”.
Emozioak bizitzeko saioak: Gorputz kontzientzia eta kontzientzia emozionaleko bidaia
Marta Madinarekin: Martxoak 10, 17, 24, 31; apirilak 14, 21, 28; maiatzak 12 (astearteak). 18:00-20:00. Urola Garaiko Emakumeen Etxeko Legazpiko lokala. Saturnino Telleria kalea, 1.
Parte-hartzaileei beren emozioak indar bizi, jakintsu eta eraldatzaile gisa ezagu tzen, ulertzen, adierazten eta integratzen laguntzea, gorputzetik, kontzientziatik eta energiatik. Beldurra, haserrea, tristura, poza, samurtasuna, erotismoa”.
Boxeoa
Ainara Torviscorekin: Martxoak 28; apirilak 18, 25; maiatzak 9, 6, 26 (larunbatak). 10:00-12:30.
Tailer honek boxeoa erabiltzen du tresna hezitzaile, emozional eta sozial gisa, ez lehiakor gisa. Helburua ez da borroka, baizik eta ahalduntze pertsonala, gorputz-segurtasuna eta emakumeen arteko loturak sortzea ingurune seguru eta errespetuzko batean. Bere helburu orokorrak honako hauek dira: emakumeen ahalduntzea handitzea, defentsarako boxeoaren oinarrizko nozioak ikastea, gorputzaren koordinazioa, oreka eta kontzientzia hobetzea, emozioak modu osasungarrian bideratzea, loturak eta taldeko kide izatearen sentimendua
sortzea, sororitatea eta elkarrekiko laguntza alde batera uztea. Edozein adin eta egoera fisikoko emakumeei zuzenduta dago. Ez da beharrezkoa boxeoan esperientzia izatea”.
Literatura feminista, bigarren zikloa
Monica Leivarekin: Martxoak 6, 20; apirilak 10; maiatzak 8, 29; ekainak 19 (ostiralak). 18:00-20:00.
“Txinako emakumeen literatura landuko dugu Urola Garaiko jabetze eskolako literatura feministaren bigarren ziklo honetan”.













