Plazaolako aparkalekuko makina hondatu egin dute
Udalak konpontzera eramana du, eta 15bat egun beharko dira horretarako. Bitartean, aparakaldi mugatuko gune hori "zentzuz" erabiltzeko eskaera egin du.
Ekintza bandalikoen ondorioz, Plazaola inguruan kokatutako TAO makina hondatuta dago, eta udalak konpontzera eraman du. Horren ondorioz, gutxienez 15 eguneko epean ezin izango da aparkatzeko tiketik atera.
Makina konpontzen ari diren bitartean, Udaltzaingoa “ohikoa ez den kontrola” egitera behartuta egongo da, eta aparkaleku gune horren “zentzuzko erabilera” egiteko eskatu dute.
Udalak barkamena eskatzen du sor daitezkeen eragozpenengatik eta konponketa ahalik eta azkarren amaitzeko konpromisoa hartu du.













