Sereno lanetan murgildu da aurten Floren Gutierrez
Legazpiko inauterietako ikur bihurtu da azken urteetan Gutierrez. Goizetik dabil kalean, gauzain gisa mozorrotuta.
Floren Gutierrez serenoa. Anttoni Arakama. Facebook: Ez zara Legazpikoa Floren Gutierrezek ez du hutsik egin aurten ere Legazpiko inauterietan. Goizetik dabil kalean zehar, gauzain edo sereno gisa mozorrotuta, esku batean giltza mordoa duela, eta bestean kriseilua.
Legazpiko inauterien ikur bihurtu da azken urteetan Gutierrez. Urtero, herriko pertsonai bat aukeratzen du mozorrotzeko, eta aurten, serenoaren lanbidea aukeratu du.













