Ostadar dantza taldearen inauteria, estalpetik estalpera
Euriarengatik iragarritako desfilea baztertu, eta Gernika pasealekuko frontoian eta plaza azpian aritu dira dantzan. Arratsaldean erromeria dute.
Beasaingo Ostadar dantza taldeko kideak, Gernika pasealekuko frontoian inauteria ospatzen.Iñaki Gurrutxaga Urteak daramatza Beasaingo Ostadar datza taldeak inauteri herrikoiak ospatzen, eta gaur ere du kalerik egin. Hori bai, aurrez iragarria zuten asmoa aldatzea erabaki zuten atzo. Herriguneko kaleetan desfilea egin ohi dute, Oriamendi kalean duten lokaletik Bideluze plazaraino, baina aterpean egin dute azkenean.
Lehen saioa Gernikako pasealekuko frontoian egin dute, eta hurrengoa Loinazko San Martin plaza azpian. Bazkal aurrera arte dantzan ibili gero, mahaiaren bueltan elkartuko dira, eta iluntzean emango diote segida festari, Aitor eta Markirekin egingo duten erromeriarekin.













