San Prudentzio festetako txupinazoa botatzeko lau hautagaiak iragarri dituzte
Lazkaoko Ikastola-Kilometroak, Zawopi elkartea, Alex y las Beyonce, eta Lazkaoko Odol Emaileak dira hautagaiak. Astelehenean irekiko du udalak bozkatzeko epea.
Iazko jaietako txupinazoa, jaien aurreneko egunean.Aimar Maiz Lazkaoko Ikastola-Kilometroak, Zawopi elkartea, Alex y las Beyonce, eta Lazkaoko Odol Emaileak dira 2026ko San Prudentzioko txupina botatzeko lau hautagaitza finalistak. Lazkaon erroldatutakoek martxoaren 2ra bitarte eman ahal izango dute botoa, Lazkaoko Udalaren webgunean eskuragarri dagoen online formularioaren bidez edo udaletxean bertan jarritako postontzian boto orria utziz. Lazkaoko Udalak astelehenean, hilaren 16an, irekiko du bozketa epea.













