Adimen Artifizialaren inguruko hitzaldia antolatu du Ataunikerrek
Beñat Romerok emango du hitzaldia Ataungo udaletxeko batzar-aretoan, ostegunean, 19:00etan.
Beñat Romero hizlaria. Beñat Romero Adimen Artifizialaren aukeren eta erronken inguruan arituko da Ataungo udaletxeko pleno aretoan, otsailaren 19an, ostegunean, 19:00etan. Atauniker Kultur Elkartea da ekimen honen antolatzailea. Atauniker-en ikerketa herriaren “ondare eta memoria historikoa” berreskuratzean datza: “Ataundartasunak aurrerantzean ere oinarri sendoak behar ditu”.













