Aste Santuan egoitzetan aldi bateko egonaldiak eskatzeko epea zabalik dago
Otsailaren 20ra arte egongo da irekita eskaerak egiteko epea.
Beasaingo Arangoiti egoitza.Andrea Aranburu Mendekotasuna eta desgaitasuna duten pertsonentzat Aste Santuan egoitzetan aldi bateko egonaldiak eskatzeko epea zabalik dago. Udalak azaldu duenez, “atsedenerako eta aukera pertsonaletarako egonaldietarako aplikagarriak dira bakarrik”. Eskaerak egiteko epea otsailaren 20ra arte egongo da irekita. Udaleko Gizarte Zerbitzuetan egin behar da, aurrez hitzordua hartuta 943 02 80 75 telefono zenbakian. Pertsonen osasun fisiko eta emozionalean “positiboki eragitea” da helburua, “herritarren ongizate integralaren alde egiteko”.













