Gizon bat atxilotu dute Beasainen, bizilagun bati arma zuri batekin eraso egiten saiatzeagatik
Igandean gertatu da Beasaingo alde zaharreko atari batean.
Beasaingo ertzain etxea.Hitza Gizon bat atxilotu dute Beasainen, bizilagun bati arma zuriz eraso egiten saiatzeagatik. Igandean izan da gertaera, Beasaingo alde zaharreko atari batean.
Ertzaintzak ohar bidez zehaztu duenez, igande eguerdian “eraikineko bizilagun bat beheko pisura jaitsi zen eta etxebizitza bateko atea jotzen hasi zen behin eta berriz”. Emakumeak atea ireki zuenean bizilagunak sukaldeko labana bat zeraman eta eraso egiten ahalegindu zen. “Emakumeak etxeko atea ixtea eta leiho batetik irtetea lortu zuen, eta handik pixka batera aurkitu zuen Ertzaintzaren patruila bati laguntza eskatu zion”.
Agenteak erasoa gertatu zen atarira joan ziren “eta bere onetik aterata zegoen ustezko erasotzailea identifikatu zuten”. Labana sukaldeko mahai gainean aurkitu zuten eta gizona arma zuriz eraso egiten saiatzea leporatuta atxilotu zuten. Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten, eta beharrezko eginbideak amaitzean, epailearen eskuetan jarriko dute.













