Josemi Guillorme eta Ignacio Torresek irabazi dute Arriarango kanporaketa
Haiez gain, Iraitz Mendizabal eta Mikel Mendizabal sailkatu dira Gipuzkoako kanporaketara.
Josemi Guillorme eta Ignacio Torresek irabazi dute larunbatean jokatu den Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketako Arriarango kanporaketa. Hamasei bikotek parte hartu dute, Intxaurpe elkartean. Irabazleez gain, bigarren egin duten Iraitz Mendizabal eta Mikel Mendizabal ere sailkatu dira martxoaren 7an Antzuolan izango den Gipuzkoako kanporaketarako.













