Odola emateko aukera izango dute bihar legorretarrek
Egun osoko saioa izango da, eta goizez zein arratsaldez joan ahal izango dira herritarrak bertara. Aurrez ordua hartu beharko dute.
Odola eman nahi duten legorretarrek horretarako aukera izango dute bihar, hilak 17, bertako herri antzokian. Egun osoko saioa izango da, eta goizez zein arratsaldez joan ahal izango dira herritarrak bertara, 9:30etatik 12:30era edota 16:30etik 20:30era. Hala ere, beharrezkoa izango da aurrez ordua hartzea, 699 269 337 zenbakira idatzita edo deituta (Joxemari Zugasti). Legorretako Odol Emaileen elkartearen ekimenez egingo da jarduera, eta animatzeko deia egin diete herritarrei.













