Ramon Oleaga Paramo bildumagilek solasaldia egingo du Zumalakarregi museoan
Otsailaren 19an izango da, 19:00etatik aurrera.
Ramon Oleaga Paramo bildumagilea, artxiboko irudi batean. Hitza Gipuzkoa behin betiko: Lurraldea XIX. mendean aldi baterako erakusketaren baitan, Gipuzkoako kartografian sakontzeko saioa antolatu dute Ormaiztegiko Zumakalakarregi museoan. Ramon Oleaga Paramo, “Euskal Herriko kartografia bildumagilerik handienetako bat” gonbidatu dute oraingoan eta solasaldia eskainiko du gazteleraz, Cartografía: Gipuzkoa en Euskal Herria izenburupean.
Bildumagilea Oleaga-Pont bildumaren arduraduna da eta Gipuzkoako hainbat mapa erakutsi eta azalduko ditu solasaldian zehar. Datorren ostegunean izango da, otsailak 19, 19:00etatik aurrera.













