Sagarrondo inausketa eta txertaketa ikastaroa Gabirian
Gabino Murua izango da ikastaroaren emailea eta otsailaren azkeneko astean izango da.
Gabino Muruak inausketa eta txertaketa ikastaroa emango du.Izaro Villarreal Inausketa eta txertaketa ikastaroa antolatu dute Gabirian, urtero bezala. Saio honetan parte hartzeko izena emateko, 679972372 telefono zenbakira deitu behar da. Gabino Muruak emango du ikastaroa. Otsailaren azken astean izango da eta eguraldiaren arabera erabakiko da zein egunetan egingo den.
Aurten Gabiriako Oñatibi Txikiko sailetan egingo dute ikastaroa. Bi mila sagarrondo baino gehiago dituzte M9 eta Geneva mentu-oinetan txertatuak. Gehienak erdiko ardatzeko eta bi ardatzeko formazioa dute.













