Stop Zundaketak herri ekimenak batzarrak deitu ditu Idiazabalen
Asteartean eta asteazkenean izango dira udaletxean. Marxoaren 15erako zundaketen aurkako mendi martxa antolatzen ari dira.
Zundaketen aurkako mendi martxa egin zuten Idiazabalen pasa den azaroan ere. Hitza Stop Zundaketak – AHTrik ez herri ekimenak jakitera eman duenez, bi herri batzar egingo ditu Idiazabalen, asteartean eta asteazkenean. Saio hauetan, herrian egin duten zundaketaren inguruan informazioa zabaldu, eta herriko beste leku batzuetan egon daitezkeen zundaketen berri emango dute. AHTren lanen egoeraz ere mintzatuko dira. Herri batzarrak 18:30ean hasiko dira bi egunetan, udaletxeko areto nagusian.
Bestalde, martxoaren 15ean, zundaketen aurkako mendi ibilaldi bat egingo dutela ere aurreratu dute, Idiazabaldik irtenda. Ekintza honen inguruko xehetasunak aurrerago argituko dituzte.













