Urkiak eta Azurmendik irabazi dute Idiazabalgo kanporaketa
Larunbatean jokatu zuten Euskal Herriko 17. mus txapelketako herrikako kanporaketa Igarondon. Urkiak eta Azurmendik iazko garaipena errepikatu dute aurten.
Urkia eta Azurmendi erdian, larunbateko kanporaketa jokatu ostean. Kimu kultur elkartea Iaz bezala, aurten ere Iraitz Urkiak eta Jon Azurmendik irabazi dute Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa Idiazabalen. Garaipen honi esker, Gipuzkoako kanporaketarako txartela ere lortu du bikoteak.
Larunbatean jokatu zen Igarondo frontoiko tabernan, “giro ederrean”, antolatzaileek esan dutenez. Lau bikotek eman hartu zuten parte guztira, eta Jon Esnaola eta Montse Delgado sailkatu ziren bigarren postuan.
Irabazleek frontoiko tabernan bazkari bat jaso zuten saritan eta gazta erdi bana eraman zuten bigarrenak. Parte hartzaile guztiek ardo botila bana ere jaso zuten opari. Sariak frontoiko tabernak eta Kimu kultur elkarteak emanak izan dira.














