Martxoaren 5ean dator berriro Polizia Nazionala Legazpira, nortasun agiriak eta pasaporteak tramitatzera
Hitzordua eskatu behar da udaletxean, bihar goizean hasita.
Martxoaren 5ean, ostegunean, etorriko da berriz ere Polizia Nazionalaren unitate mugikorra Legazpiko Azokara, Nortasun Agiriarekin edo pasaportearekin zerikusia duten tramiteak egitera.Bulego ibiltari horrek 09:00etatik eguerdiko 13:30era egingo du lan.
Txanda eskatu behar da aurretik, eta bihar goizean irekiko du horretarako aukera udalak. Udaletxera joan beharko da edo 943 73 70 30 telefono zenbakira deitu, 07:30etik 15:00etara.













