Etxebizitzaren gaia aztertzeko bilera, Ezkion
Ezkioko Udalak denbora bat daraman etxebizitzaren arazoa irtenbide bat emateko lanean. Hala, orain arte egindakoaren eta egungo egoeraren berri emateko bilera deitu du biharko, 18:30ean udaletxean. Bileran, orain arte egindako pausoak partekatuko dituzte eta aurrera begirako urratsak ere azalduko dira.













