Itaiak Martxoak 8ra begirako hainbat ekitaldi antolatu ditu Beasainen
Itaiaren proposamen politikoa eta erronkak azalduko dituzte ostiralean, udaletxean 18:30ean egingo duten hitzaldian.
Itaiaren mobilizazioa iaz Beasainen, Martxoak 8an.Laida Goiburu Martxoak 8ra begira jarri da Goierriko Itaia, eta eguna iritsi aurretik hainbat ekitaldi antolatu ditu Beasainen. Ostiralean (otsailak 20), Emakume langileon askapenerako erronkak eta proposamena hitzaldia izango da udaletxeko aretoan, 18:30ean. Itaiak duela astebete aurkeztutako proposamen politikoaren gakoak eta aurrerantzean izango dituen erronkak azalduko dituzte. Larunbatean, berriz, Erauskin plazan egin dute hitzordua, 11:00etan, prestaketa lanetarako. Otsailaren 28an murala egingo dute Zubimuzu plazan, 11:30ean, eta martxoaren 7an erakusketa herrian zehar, 17:00etatik 20:00etara. Martxoaren 8ko mobilizazioak Beasainen eta Legazpin egingo dituzte. Beasaingoa 13:00etan hasiko da, plazatik.












