Lehendakari txapelketak Zegaman du jarraipena
Belatxingak taldeko hainbat kide, Zegamako bolatokian. Asier Berasategi Gipuzkoako Bola eta Toka federazioak antolatzen duen Lehendakari txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da datorren igandean Zegaman. Bolan eta tokan, bi modalitateetan parte hartzeko aukera izango da; goizez, nahiz arratsaldez.
Goizean, 9:00etatik 11:00etara egongo da irekita izen ematea eta arratsaldean, 16:30etik 17:30era. Antolatzaileek diote, «jende dezente» biltzea espero dutela, azkenaldian «herriko hainbat laguni bolatan aritzeko harra piztu» zaiela eta. Horren adibide da, herritarren artean bolatarako zaletasuna bulatzeko helburuz, orain bi urte Zegaman sortu den Belantxingak bola kluba.













