Ostegunean hasiko da Beasaingo pilota eta pala txapelketa
Pilotan 21 bikotek parte hartuko dute, eta palan bederatzi bikotek. "Giro polita, hurbila eta alaia espero" dute antolatzaileek.
Pala eta eskuz binakako txapelketen finalak iazko Loinatz jaietan.Ariane Vierbücher Bihar osteguna hasiko da Beasaingo pala, pilota eta sasipilota txapelketa, Arrano Kulturak udalaren laguntzarekin antolatuta. Pilotako XV. edizioa izango da, eta palako zein sasipilotako III. edizioak. Antolatzaileen esanetan, “herrian dagoen zaletasunaren eta jarraikortasunaren erakusgarri” da txapelketa. Pilotan 21 bikotek parte hartuko dute, eta palan bederatzi bikotek. Ostegunean, ostiralean, larunbatean eta igandean jokatuko dira aurreneko partidak. Antolatzaileek herritarrak eta kirolzaleak txapelketara gonbidatu nahi dituzte, “giro polita, hurbila eta alaia espero baita” jardunaldi guztietan. “Kirola, emozioa eta lagunartea izango dira protagonista Beasaingo frontoian”.
Hauek dira lehenengo jardunaldiko partidak:
Osteguna, otsailak 19, 19:45ean
- Luis Garmendia-Asier Rodriguez//Jon Lizarazu-Josu Urdangarin
- Julen Mujika-Koldo Agirre//Jon Zabaleta-Jon Zufiaurre
Ostirala, otsailak 20, 17:30ean
- Beñat Verdugo-Iñaki Zabala//Xanet Imaz-Txani
- Mendia-Kapo//Arkaitz Goikoetxea-Igoin Insausti
- Manex Urien-Raul Cordos//Asier Idiakez-Jon Idiakez
- Ane Garcia-Idoia Oiarzabal//Ainhoa Ibañez-Itziar Barrutia
Larunbata, otsailak 21, 11:30ean
- Xabier Urteaga-Aritz Imaz//Alain Goikoetxea-Julen Goikoetxea
- Xabier Monreal-Harri Herguedas//Salta I-Saltsa III
Igandea, otsailak 22, 16:30ean
- Ion Iturbe-Beñat Elgarresta//Anartz Oiarzabal-Julen Ruiz
- Ander Zufiaurre-Josu Zufiaurre//Alain Guerrero-Asier Sarriegi
- Garazi Mujika-Libe Jauregi//Ixiar Otamendi-Elorri Ramirez
- Leire Ibañez-Ainhoa Corbacho//June Landa-Amaiur Landa
- Leire Otamendi-Maddi Aiestaran//Miren Alustiza-Arantxa Alustiza













