Zabalik da Zuhaiztiko urteurren bazkarian izena emateko epea
San Jose egunez ospatuko dute aurtengoan ere urteurren festa, martxoaren 19an.
Gaurtik aurrera, ordiziarrek dagoeneko datorren martxoaren 19an ospatuko duten Zuhaizti elkartearen urteurreneko bazkarian izena eman dezakete. Hogeita hemezortzi urte beteko ditu elkarteak oraingo kokalekura lekualdatu zenetik, eta ohi bezala, goitik ospatuko dute aurtengoan ere. San Jose eguna baliatuko dute ospakizun horretarako.
Egunaren inguruko informazio gehiago nahi duenak, Zuhaiztira jo dezake, edota bestela 943 88 92 88 zenbakira deitu beharko du. Bazkarian izena emateko ere bide berak erabiltzea gomendatu dute.













