Euskal Herriko makrojaien inguruko mahai-ingurua, Lazkaon
Kilometroak girotzeko ekitaldien barruan, astelehenean, otsailaren 23an, 18:30ean, Gerriko Txokoan. Jaia hizkuntza eta kulturarekin lotzen dituzten Euskal Herriko bost proiektu edo esperientzietako ordezkariak gonbidatu dituzte Lazkaora.
Euskal Herria Zuzenean musika jaialdia.EHZ Kilometroak girotzeko ekitaldien barruan, astelehenean, otsailaren 23an, 18:30ean, Gerriko Txokoan, Makrojaiak Euskal Herrian mahai-ingurua izango da, Izaro Insausti Lazkaoko kazetariak gidatuko du.
Jaia hizkuntza eta kulturarekin lotzen dituzten Euskal Herriko bost proiektu edo esperientzietako ordezkariak gonbidatu dituzte Lazkaora, makrojaien ahulguneak eta indarguneak aztertzeko: Euskal Herria Zuzenean-eko Aitor Servier, Errigorako Irati Abio, Baztandarren Biltzarreko Kattalin Arizmendi, Korrikako Ane Elordi eta Ikastoletan jaietako Mikel Egibar.
Rallryrako boluntarioak
Bestalde, martxoaren 13an eta 14an egingo den Lazkaoko Rally-sprinta antolatzeko ehun boluntario behar dira. Bertan biltzen den dirua Kilometroentzat izango da.













