Legorretako inauteriak ospatuko dituzte larunbatean
Goizetik hasi eta gauera arte, jai giro berezia izango da herrian.
Ohi bezala, inauteri-asteburu ofiziala baino astebete beranduago ospatuko dituzte Legorretako inauteriak; larunbatean murgilduko dira dagoeneko tradizio bilakatu duten asteburu berezian. Goizetik hasita gauera arte, jai giroa izango da herrian. 12:30ean txupinazoa botako dute gaztetxeko kideek, eta buruhandiak izango dira jarraian. 18:00etan jarraituko du egitarauak. Iraunkorrak txaranga eta Legourloop taldea izango dira ordu horretan.
Gauean, 23:30etik aurrera eta eguna amaitzeko, kontzertuak izango dira gaztetxean: Floxbin eta Hozkia taldeak. Herritarrak deitu dituzte mozorroak prestatu, elegante jarri eta Legorretako inauteriak ospatzera.













