Euskararen erabilera sustatzeko plangintza onduko du Ezkioko Udalak
UEMAren laguntza izango du prozesuan. Herritarrei zabaldu beri duten galdetegia osatzeko deia luzatu diete, diagnostiko bat osatzeko.
Ezkioko Udalak euskararen erabilera sustatzeko plangintza egingo du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen, UEMAren laguntzarekin. Lanketa horretan garrantzitsua iruditzen zaigu herritarren ekarpenak biltzea “garrantzitsua” dela eta, galdetegi bat zabaldu dute herritarren iritziarekin diagnostiko bat osatzeko. Behin galdeketaren emaitzak jasota, parte hartze saioak egingo dituzte gero. Parte hartza saioak herritarren erantzunaren arabera antolatuko dituzte.
Galdetegia online erantzun daiteke herriko whatsapp taldean zabaldutako lotura honetan. Hala nahiago duenarentzat, paperean ere eskuragarri egongo da udaletxean, Topan eta Argindegi ostatuan. Galdetegia beteta, udaletxe azpiko iradokizunen buzoian entregatu behar da martxoaren 9a baino lehen.












