Herri festak Iparra Hegoaren egitarauko protagonistak
Martxoaren 1etik 15era ospatuko dute 19. edizioa, aurten. Egitaraua dagaoeneko zabaldu du antolakuntzak. Gereziondoko ekitaldi nagusia larunbatera lekualdatu dute.
Larunbateko herri bazkaria, iazko Iparra Hegoan. Iparra Hegoa Martxoaren 1etik 15era bitartean ospatuko da aurten Iparra Hegoa Herribestak bizi behar du lelopean.“Euskal Herriaren zatiketa administratiboa gaindituz, mugaz aldebietako euskaldunak batzea” izan du helburu sorretik Iparra Hegoak. Urtero, gai baten bueltan antolatu ohi dute ekimena eta aurten herri-festak izango ditu oinarri, “auzolanaren soinu eta usaina” duelako baita ere, haien festak.
Herri festak, “gure herria eta hizkuntza bizirik mantentzeko lanabes ezinbestekoa dira. Herrigintzaren altxor bat. Zaindu beharrekoa”, adierazi dute Iparra Hegoatik. Antolakuntza taldeak dagoeneko zabaldu du 19.ena izango den ekitaldi honetarako prestatu duen egitaraua.
Martxoaren 1ean emango diote hasiera egitarauari. Urruñako (Lapurdi) Berttoli elkartekoen bisita jasoko dute Seguran eta 12:30ean kantu poteoa egingo dute egun horretan. Martxoaren 6an, segurarrak joan dira bisitan eta Ekilore taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute Urruñako Xaia ostatuan.
Iparra Hegoaren aste nagusia Seguran burutuko da martxoaren 9tik 15era. Ohiko egitaraua antolatu dute: Urruñako ikastolako haurren bisita izango da, eta hitzaldietarako, gastronomiarako eta musika eta dantzarako ekintzak ere ez dira faltako. Aldaketa nabarmenenak Gereziondoko ekitaldi nagusiari eragingo dio aurten. Urtero, igandearekin —azkeneko egunean— egin ohi dute Iparra Hegoaren ekitaldi nagusia. Aurten ordea, larunbatera lekualdatu dute, —martxoaren 14an izango da—; martxoaren 15ean eta 22an herri eta elkargoko hauteskundeak ospatuko baitituzte Ipar Euskal Herrian.
Ikusi Iparra Hegoako egitaraua osorik hemen.












