Oriol Cardona: Zegama-Aizkorrin ondutako urre olinpikoa
Urrezko domina eskuratu zuen atzo Neguko Olinpiar Jokoetan. Aurretik, Kilometro Bertikala bitan irabazia du, Zegaman.
Oriol Cardona atzo, urrezko domina jaso berritan.Christian Petersen / Getty Images Milan eta Cortina d´Ampezzo hirietan (Italia) jokatzen ari diren Neguko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen atzo Oriol Cardonak (Banyoles, Herrialde Katalanak, 1994) esprinteko mendiko eskian txapeldun izan eta gero. Cardona, aurretik, trail running-ean ere aritua da, eta Zegama-Aizkorriko Kilometro Bertikalean ere utzia du bere marka.
Bitan irabazi du Kilometro Bertikala Cardonak, lehena 2019an eta bigarrena 2022an. Orain arteko markarik onena ere berea da, 2022an errekorra lortu zuen 32minutu eta 59 segundoko denboran Arrihaunditik Iraulera bitarteko zati kronometratua egitenda (3.000 metroko distantzia eta 1.015 metroko desnibela). 2017an, Stian Angermund-Vik norvegiarrak zuen errekorra hobetuz (34:55). Ordutik ez du inork Cardonaren denbora hobetzerik lortu, 2023an Jose Antonio Bellido madrildarra (33:10) gertu ibili bazen ere.
Kilometro Bertikalean ez ezik, Zegama-Aizkorri mendi maratoian ere bost alditan parte hartu du Cardonak. Ez zuen lasterketarik irabaztea lortu baina, bi aldiz top 5ean sailkatzea lortu zuen, 2018 eta 2019an eta beste behin, top 6an, 2017an.












