'Hauspoa&Tunela' dokumentala, larunbatean ETB1ean
Hauspoa&Tunela, Zumarragak soinuarekin duen harremanari buruzko dokumentala, ETB1ean emango dute bihar (larunbata) 23:15ean. Dokumentala Gorka Hermosak eta Iñaki Pinedok egin dute. Donostian estreinatu zen eta Indiako Arjuntala Film Festival jaialdiko sari nagusia lortu du.












