Romana Mujika Urretabizkaia lazkaotarrak 106 urte bete ditu
Kepa Zubiarrain Lazkaoko alkateak herri guztiaren izenean zoriondu du.
Romana Mujika Urretabizkaia bere familia, Kepa Zubiarrainekin (Lazkaoko alkatea).Lazkaoko Udala Romana Mujika Urretabizkaia lazkaotarrak 106 urte bete zituen aurreko igandean, otsailaren 15ean. Legorretako Berostegi auzoan jaio zen 1920an eta Lazkaon bizi da azken 49 urtetan.
Kepa Zubiarrain Lazkaoko alkateak herri osoaren izenenean zoriondu du, lore sorta eta zorion gutun batekin.












