Haurren eta gaztetxoen danborradarako izen-ematea ireki dute Legazpin
Santikutz jaien barruan egingo da, maiatzaren 1eko arratsaldean. Izena emateko azken eguna martxoaren 13a da.
Legazpin, irekita dago Santikutz jaien barruan maiatzaren 1ean egingo den haur eta gaztetxoen danborradan parte hartzeko izena emateko epea. HH5etik DBH4ra arteko haur eta gazteek parte hartzeko aukera izango dute bertan.
On line eman beharko da izena www.legazpi.eus webgunean, edo ikastetxeetako idazkaritzan. Martxoaren 13a da azken eguna.
Entseguak apirilaren 14, 16, 20 eta 22an izango dira, 18:30etan Haztegiko frontoian, eta entsegu orokorra apirilaren 28an izango da, Olamendiko kantxan.













