Legazpiko Udalak ongi etorria egin die iaz jaiotako haurrei
Izpien Txokoan elkartu ziren larunbat eguerdian txikiak eta familiak, udal ordezkariekin batera.
Iaz jaiotako haur eta horien familietako batzuk, udalak eskainitako ogi-etorri ekitaldiaren ondoren.Legazpiko Udala Legazpiko Udalak ongietorria egin zien larunbatean iaz jaiotako 42 haurrei eta haien familiei. Ekitaldia Agirre-Etxeberriko Izpien Txokoan ospatu zen, 12:00etan, eta bertan familiak eta udal ordezkariak elkartu ziren. Aurretik eta ondoren, Haurtxoa sehaskan kanta entzun zen parrokiko kanpandorretik.
«Topaketa hunkigarri honetan» Legazpiko Bertso Olariak ere izan ziren, gitarra doinuez lagunduta, haur eta familia horientzat espresuki sortutako bertsoa eskaintzeko. Famili guztiek oroigarri bat jaso zuten.
Ekitaldi honetan, 2025ean jaio arren gaur egun bizi ez diren haurrak eta haien familiak ere gogorat zituzten. Zu gabe baina zurekin leloa zuen kandela piztu zuten, eta keinu horrekin, familia horiei babesa eta hurbiltasuna elkartasuna adierazteaz gain, udalak Esku Hutsik elkartearekin duen lankidetza eta konpromisoa ere gogorarazi zuen.
Agirre-Etxeberriko ekitaldi honetara bertaratu ezin izan zutenek etxean jasoko dute banatutako oroigarria.












