Lekanazpi elkartearen ekintza agenda prestatzeko bilera, ostegunean
Afari-meriendarekin batera egingo dute bilera elkartean bertan, eta izena eman behar da aurretik.
Lekanazpi elkarteko kideak, iazko Aizkorrin Barrena mendi martxarako paella prestatzen.Tere Madinabeitia Lekanazpi elkarteak urtean zehar kultura, gastronomia eta herri bizitza uztartzen dituzten jarduerak antolatzen ditu, eta ostegunean bilera egingo du aurtengo egitaraua prestatzeko.
Afari-merienda irekia antolatu du horretarako, eta 19:00etan izango da, elkartean bertan. Parte hartzeko 611 040 487 zenbakira deitu edo Whatsapp mezua bidali behar da.












