Aita Iparragirre herri eskolako mendi taldea Arranoaitzen
Idiazabalgo Aita Iparragirre herri eskolako mendi taldea Arranoaitzen izan zen pasa den igandean. Ikasle eta guraso talde ederra bildu zen, eguraldia lagun, goiz pasa polit batez gozatzera. Autoak Zegamako apeaderoan utzi eta Aizkorriko paretak bertatik bertara sentituz Arranoaitz gaina izan zuten gozagai. Hurrengo irteera martxoaren 15erako dute lotua, taldea Lazkaora joango da eskualdeko mendi martxa neurtuan parte hartzera.













