
1995ean, Usurbe zinema aretoa martxan jarri zenean, Goieniz Zinekluba sortu zuten Beasainen. Bestela eskainiko ez liratekeen filmak ematea du helburu.

"Elkarrekiko errespetuan, bizikidetzan eta aniztasunaren aitortzan oinarritutako herria eraikitzen jarraitzeko" deia egin die herritarrei. Ez du gertakariaz xehetasunik eman.

GOIERRIKO HITZA, Goierri Irrati Telebista eta Segura Irratia eskualdeko proiektu komunikatibo multimedia bat sortzeko lanean ari dira.

Martxoan Bertsoa txapelketaren hasiera Urretxu-Zumarragan, 'Supituki' antzerki inprobisatua Zaldibian, Afrikako doinuak Legazpiko Gaztetxean, IV. Kinto Eguna Ataunen, Lazkaoko inauteriak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Arku konposatuaren modalitatean lehiatu dira, eta bosgarren eta hamahirugarren geratu dira hurrenez hurren. Txapelketa Madrilen jokatu da, aurreko asteburuan, eta David Guerreiro legazpiarra ere bertan izan da, Euskal Herriko ehiza federazioko ordezkari gisa.

Maiatzeko Santikutz jaietako emanaldiei begirako entseguak dira, eta dantza horiek ikasi nahi dituzten herritar guztiei daude irekita. Hurrengo asteazkenean hasiko dira.

Bartzelonan egingo dute aurten Goya Sariak banatzeko ekitaldia.

Bertso Olariak eskolak antolatutako bertso-afarian izango dira, Laubide jatetxean. Oraindik badago txartelak eskuratzeko aukera, goizean.

