Emaneurreren Ordiziako bertso afaria 'Hitzetik Hortzera' saioan
Otsailaren 6an Tximista sagardotegian egindako saioaren hainbat bertsoaldi emango dituzte.
Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia eta Aratz Igartzabal, Ordiziako Tximista sagardotegian. Ordiziako Emanurre taldeak urtero Tximista sagardotegian antolatzen duen berts0-afariko hainbat bertsoaldi emango dituzte aste honetan Hitzetik Hortzera bertsolaritza saioan.
Aratz Igartzabal Bidegain Potto, Iker Zubeldia Katarain eta Maialen Lujanbio Zugasti aritu ziren kantuan, Igor Eguren gai-jartzailearen esanetara.
Larunbatean da saioa, 21:00etan, ETB1en.

Tximista sagardotegia goraino bete zen bertso-saioa aditzeko.Hitza













