Motz tabernako Gaizka Oiartzabalen agur festa, apirilaren 18an
Toka txapelketa eta bazkaria egingo dituzte goiz-eguerdian, eta iluntzean kontzertuak. The Hot Dogs! eta Eh, Mertxe! taldeek joko dute.
Gaizka Oiartzabalek Motz taberna utzi behar du (erreleboa lortu du) eta agur festa antolatu du apirilaren 18rako. 11:00etan toka txapelketa jokatuko dute, 14:00etan bazkaria egingo dute (txartelak Motzen jarri dituzte salgai, 30 euroan) eta 19:30ean The Hot Dogs! eta Eh, Mertxe! taldeek karpan joko dute. Kontzertuko sarrerak Motzen daude salgai, 10 euroan. Karpan 12 euroan salduko dira.
Bazkariari dagokionez, Euskal Parrillak prestatuko du. Entsalada, otarrainxkak, oilaskoa, txerri saiheskia eta Ezeizako galletak zerbitzatuko dituzte. Sagardo kupela ere izango da.













