Santikutz egoitzako langileek elkarretaratzea egin dute
Legazpiko Santikutz egoitzako langileak protesta elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean herriko plazan, udaletxe aurrean, ELA sindikatuak deituta.
Elkarretaratzean azaldu dutenez, “bizi dugun egoera gogorra da; oraindik negoziazio mahairik gabe gaude, eta hobera egin beharrean, prekarietatea handituz doa egunez egun». Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu diote «ez dezala gehiago albo batera begiratu. Gure egoiliarrak ondo zainduta egon behar dute, hori da lehentasuna, baina hobekuntzarik gabe egoera hau jasanezina da!».













