Sara Escudero eta June Osinalde, lehena eta hirugarrena aurresku txapelketako Oiartzungo kanporaketan
Sustraiak dantza taldeko kideak dira biak. Legazpiko beste bi dantzarik ere parte hartu dute kanporaketan, eta "lan bikaina" egin dute: Nora Escudero eta Araitz Berasategi.
Sustraiak dantza taldeko kideak bikain ari dira aurten Gipuzkoako gazteen mailako aurresku txapelketan. Aurrekoan, Yisha Wang dantzariak Villabonako kanporaketa irabazi zuen B sailean, eta oraingoan Sara Escuderok irabazi du Oiartzungo kanporaketan A sailean, eta B sailean hirugarrena izan da June Osinalde.
Kanporaketa hau larunbatean jokatu zen, otsailak 28, Oiartzungo Landetxe aretoan, eta bertan, A eta B sailetan banatuta,. 7 eta 15 urte bitarteko 27 neska-mutilek parte hartu zuten. Saria jaso zuten bi dantzariez gain, Sustraiak taldeko Nora Escuderok eta Araitz Berasategik ere parte hartu zuten, eta lehen hiru postuetan sailkatu ez arren, “lan bikaina” egin zuten, dantza taldeko ordezkarien adierazi dutenez.
Bi orduko ikuskizuna eskaini zuten dantzari guztiek, eta hauxe izan zen azken sailkapena:
A saila:
1. Sara Escudero Mujika (Legazpi)
2. Alain Mujika Indakoetxea (Errenteria)
3. Kai Narbarte Shrön (Errenteria)
B saila:
1. Ixone Lorenzo Vergara (Lezo)
2. Nora Davila Arlon (Zizurkil)
3. June Osinalde Mendiola (Legazpi)













