Goierriko eta Gipuzkoako bola txapelketak, asteburuan
Goierriko txapelketaren bosgarren jardunaldia Zegaman izango da larunbatean. Gipuzkoako Kopari hasiera emango diote igandean, Idiazabalen.
Gipuzkoako Bola eta Toka federazioak antolatzen duen Lehendakari txapelketako bigarren jardunaldia Zegamako Txarape bolatokian, pasa den otsailean.Asier Berasategi Goierriko 36. Bola txapelketaren bosgarren jardunaldia jokatuko da larunbatean Zegamako Txarape bolatokian. Tiraldiak goizez eta arratsaldez egingo dituzte eta izen emateak 10:30ean eta 16:30ean irekiko dituzte.
Goierriko Bola txapelketa Zerainen abiatu zen urtarrilean eta Legazpin amaituko da, maiatzaren 23ko finala jokatuta. Tartean, zortzi tiraldi egingo dituzte, Goierriko herri ezberdinetan. Dagoeneko egin dira Zerainen, Seguran, Gabirian eta Olaberrian. Zegamaren ondotik, Mutiloan —apirilaren 18an— eta Idiazabalen —maiatzaren 9an—, jokatuko dira hurrenak.
Bestalde, Gipuzkoako Kopako bola txapelketari igandean emango diote hasiera Idiazabalen. Tiraldiak egun osoan zehar izango dira Idiazabalgo bolatokian. Gipuzkoako Kopa ere zortzi tiraldiz osatuta egongo da. Hurrengo tiraldiak Urnietan martxoaren 29an, eta Seguran apirilaren 19an, jokatuko dira.













