Karraztarroren eper ehiza txapelketa, larunbatean
Zegamako Karraztarro elkarteak urteroko eper ehiza txapelketa antolatu du larunbatean, Ultzamako parajetan. Aurten, Zegamako 12 ehiztariak hartuko dute parte guztira. Txapelketari 9:00etan emango diote hasiera eta ehiztari bakoitzeko lau eper askatuko dituzte. Karraztarroren larunbateko txapelketa Goierriko ehiza txikiko txapelketarako puntuagarria izango da.













