Lexuri Vazquezek irabazi du Lazkaoko jaietako kartel lehiaketa
2026ko San Prudentzio Jaiak apirilaren 23tik maiatzaren 1era ospatuko dira Lazkaon, eta Lazkaomendikoak maiatzaren 2an eta 8tik 10era.
Kepa Zubiarrain alkatea, Lexuri Vazquez eta Amagoia Naldaiz zinegotzia.Lazkaoko Udala. Lexuri Vazquezek irabazi du Lazkaoko San Prudentzio jaietako kartel lehiaketa. “Kartelaren diseinuak, Lazkaoko tradizioa eta kulturaren eragina islatuz, antzar bi jartzen ditu protagonista nagusi gisa”.
Vazquezek, akuarela teknika erabili du irudiaren diseinurako, eta berdintasuna eta inklusibitatea adierazi nahi izan du, “antzarrak baserritarrez jantzita agertzen direlako, bata emea eta bestea arra, jaietan berdintasuna irudikatuz”. Jaiak adin guztietako jendearentzako irekita daudela ere azpimarratu nahi izan du Vazquezek.
2026ko San Prudentzio Jaiak apirilaren 23tik maiatzaren 1era ospatuko dira Lazkaon, eta Lazkaomendikoak maiatzaren 2an eta 8tik 10era.













