Oier Ibarluzea lesionatu egin da Goñiren oroimenezko txapelketan
Atzo Goñiren oroimenezko txapelketako final laurdenetako partidak jokatu ziren Beloki pilotalekuan. Lau t’erdian Oier Ibarluzea urretxuarrak jokatu zuen, Beitia II.ren aurka. Ibarluzeak partida utzi behar izan zuen, ezker sorbalda atera baizitzaion. Bigarren koadroan pilota bat eramaten saiatzean, paretarekin jo zuen eta ezker sorbalda atera zitzaion. Eremu hori indartzeko ahalegin handia egiten ari den arren, hirugarrengoz atera zaio.













