Amaiur Landa, Eskuz Binakako Txapelketa Nagusiko gazte mailako finalean
Izaro Aizpurua albizturtarrarekin osatzen du bikotea. Garazi Imaz eta Irati Benitoren aurka ariko dira. Eibarko Astelenan jokatuko dira finalak, martxoaren 22an.
Amaiur Landa beasaindarra, artxiboko irudi batean.GPEF Emakume Master Cup Laboral Kutxa Eskuz Binakako Txapelketa Nagusia amaierara iritsiko da martxoaren 22an, hainbat mailatan jokatuko diren finalekin. Amaiur Landa beasaindarra finalera iritsi da gazte mailan.
Izaro Aizpurua albizturtarrarekin osatu du bikotea Landak txapelketan. Garazi Imaz eta Irati Benitoren aurka ariko dira finalean. Eibarko Astelena frontoian jokatuko dira finalak.
Arratsaldean izango da gazteena; 15:00etan hasiko da jaialdia, eta gazteena ez ezik, promesa mailakoa ere jokatuko da, Uriarte-Galardi eta Galdos-Berasaluze bikoteen artean.
Eguerdian, aldiz, nagusien mailakoak jokatuko dira. 12:00etan hasiko da jaialdia, eta elite mailako finala izango da aurrena, Zabaleta-Mendizabal eta Aldai-Bertizen artean. Gero, final handia Sagardui-Gaminde eta Arrizabalaga-Bergara bikoteen artean erabakiko da.
Txapelketaren antolatzaileek azaldu dutenez, Laboral Kutxa Binakako Txapelketa lehiaketa irekia izan da, “Euskal Herriko klub guztietako bikoteek parte hartu dutena eta azken hitzordu garrantzitsua kantxa historiko batean izango duena”.













