Gazte Topagunea aurkeztuko dute Goierriko hiru herritan
Gaur Beasainen izango da, 19:30ean, Arranon.
Goierriko Ernaiko gazteak Gazte Topagune batean, artxiboko irudian.Goierriko Ernai Abadiñon apirilaren 2tik 5era izango den Gazte Topagunea aurkeztuko dute Goierriko hiru herritan, Goierriko Ernaik antolatuta. Gaur (martxoak 13) Beasaingo Arranon izango da, 19:30ean. Topagunearen xehetasunak eta joateko arrazoiak azalduko dituzte. Goierrin beste bi aurkezpen ere egingo dituzte: Zumarraga-Urretxuko gaztetxean, bihar (martxoak 14), 11:30ean, eta Lazkaon martxoaren 20an, 18:30ean frontoian.













