Jon Garmendiak 'Ulhaintsaren negarra' liburua aurkeztuko du Lazkaon
Gerriko liburu-dendan izango da aurkezpena, astelehenean. Ihes egitea, ezkutuan bizitzea eta espetxea dira, besteak beste, liburuan lantzen dituen gaiak.
Datorren astelehenean, hilak 16, 19:00etan, Jon Garmendia Txuria-k Ulhaintsaren negarra liburua aurkeztuko du Lazkaoko Gerriko liburu-dendan. Ondoren, egilearekin solas egiteko aukera izango da.
Iheslari izaeraz, ezkutuan bizi beharraz, espetxeaz, deserriaz eta oroiminaz hitz egiten du liburuan hernaniarrak.














