Martxan dira Otegieneako haur-parkea berritzeko lanak
12 urte bitarteko haurrentzat egokitutako jolas berriak jarriko dira. Udara ingururako prest egotea aurreikusten da.
Gaur hasi dira Otegieneako haur-parkea berritzeko lanak. Hamabi urte bitarteko haurrentzat egokitutako jolas berriak jartzeaz gain, egungo elementuetako batzuk ere berrituko dira. Udara parterako lanak bukatzea aurreikusten du Ordiziako Udalak.
Bitartean, herritarren eta haurren segurtasuna bermatzeko asmoz, eremua hesitu du udalak, eta beraz, lanek irauten duten bitartean ezingo dira bertako jolasak erabili.
Parkearen inguruan ere panel informatiboak jarri dira, egingo diren lanen xehetasunekin.














