Melmak gaztetxean asanblada irekia izango da gaur
19:00etan izango da. Esku artean dituzten ekintzen berri emango dute.
Melmak gaztetxearen 20. urteurreneko irudia, 2024an.HItza Melmak Beasaingo gaztetxean asanblada irekia egingo dute gaur, 19:00etan hasita. Gazte asanbladak azaldu duenez, ikasturtean esku artean dauzkaten ekintzen inguruan ariko dira. Ekintza horietan parte hartu nahi dutenak edo gaztetxearen jardunaren berri izan nahi dutenak animatu dituzte parte hartzera.













