N-I errepidean mozketak egongo dira igandean
Inauste eta mozketa lanengatik errei itxierak egongo dira Legorretan, Itsasondon, Ordizian eta Olaberrian.
N-1 errepidea Itsasondo parean. Inauste eta mozketa lanengatik zenbait errei itxita izango dira igandean, hilak 15, N-I errepidean. Legorreta, Itsasondo, Ordizia eta Olaberria parean izango dira mozketak. Tolosaldean ere egingo dituzte beste zenbait. Etenak ez dira aldi berean izango baina kontuan hartzea eskatzen da:
Donostiarako errei motela itxita egongo da, 423+500 KPtik (Ibaiondo industrialdea Itsasondon) 425,000 Kpra (Repsoleko gasolindegia Legorretan). Eragina goizeko 4:00etatik eguardiko 15:00etara.
Donostiarako errei motela ere itxita, 415,200 KPtik (Ampo Idiazabalen) 417,200 Kpra (Irizar, Olaberrian). Eragina goizeko 5:00etatik arratsaldeko 17:00etara.













