Shakespeare-ren maitasun tragikoa gaurkotuta, Usurben
'R&J' antzezlana taularatuko du La Dramatica Errante ekoiztetxeak Usurbe antzokian, Antzerki Garaia zikloaren barruan.
La Dramatica Errante ekoiztetxeak R&J antzezlana taularatuko du gaur Usurbe antzokian, 20:30ean. 2026ko Antzerki Garaia zikloko bosgarren emanaldia da, Beasaingo hirugarrena. Sarrerak geratzen dira oraindik, antzokiaren webgunean.
Shakespeare-ren maitasun tragikoa gaurkotuta aurkezten du lanak. Hau da ekoiztetxearen azalpena: “Gaur, Veronako balkoia telefonoaren pantaila bat da, eta maitasun erromantikoa jokabide-eredu hondatua. Hau da abiapuntua: maitasunaz hitz egiteko garaiko emozioaren likidezian, sare sozialen aroan eta maitasunaren forma askotarikoetan. Maitasunaren istoriorik ezagunena berrikusten dugu ikuspegi garaikide, libre, gaurkotu eta zirraragarri batetik. Maitasunaren paradigma berri baten bilaketa sutsua da”.
Maria Goiricelayaren zuzendaritzapean, Ane Pikaza, Aitor Borobia, Egoitz Sanchez, Nagore Gonzalez eta Luix Mitxelena dira antzezleak.













