XIV. Ipuinen Ahozko Narrazio Lehiaketaren lehen faseko saioa gaur da, Ordizian
Bost kontalari arituko dira kontalari gisa, tartean bi goierritar: Xabin Fernandez eta Urtzi Gorostiaga. 18:30ean hasiko da ekimena.
Iazko edizioko partaideak.Ordiziako Udala Ahoz Aho Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiaren 19. edizioaren barruan, Kontatu Gurekin XIV. Ipuinen Ahozko Narrazio Lehiaketaren aurreneko faseko saio egingo da gaur arratsaldean, 18:30ean hasita, Barrena Kultur Etxean.
Bost kontalari arituko dira jaialdiaren ekimen klasikoetako bat bihurtu den honetan eta beraiek ondutako ipuinak ahoz kontatuko dituzte publikoaren aurrean. Tartean bi goierritar dira: Xabin Fernandez legorretarra eta Urtzi Gorostiaga ataundarra. Beraiez gain, bertan izango dira Asier Zubia aretxabaletarra, Axun Gereika aguraindarra eta Enara Arregi oiartzuarra.
Emanaldia Ixabel Agirresarobek gidatuko du, eta nazioarteko artista gonbidatu bat ere izango da: Simone Negrin italiarra.













