Borroka kirolen jaialdia egin dute Beasainen
Kuraia Fight Club-ek antolatuta, borroka kirolen jaialdia egin dute Beasaingo kiroldegian. Xabier Mikelarena Xego beasaindarrak profesional mailan debuta egin du eta Gorka Rojo, Ander Zubizarreta, Aritz Apaolaza, Eneko Jauregi eta Dani Rekalo beasaindarrek eta Maite Maiztegi ordiziarrak ere borrokatu dute. Jaialdiak ikusmin handia sortu du eta harmaila bete egin da. Horra hor harmailetako eta lehen bi borroketako argazkiak.













