Goierri Rallyesprintaren 10. edizioa euripean ari dira egiten
Hamargarrenez Goirri Rallyesprinta antolatu dute. Ibilbideak Lazkaomendi, Zaldibia eta Gaintza zeharkatzen ditu. 72 auto ari dira parte hartzen, hamar edizioetako gehiena.
Euria dela eta, istripuak izan dira. Istripu horietako bat dela eta, bigarren manga bertan behera gelditu da. Hirugarrena 15:00etan hasi da eta azkena 16:30erako dago aurreikusita.
Hemezortzi pilotu eta kopilotu goierritar atera dira, eta horien artean lau emakume daude: Lucia Duran eta Itxaro Estanga zaldibiarrak, Maier Altuna ordiziarra eta Alazne Goena Lazkaomendikoa.
Rallyesprinta egin duten 10 alditan, beti, elkartasun lasterketa izan da. Aurten lortuko dituzten irabaziak Lazkaoko ikastolari emango dizkiote Kilometroak antolatzen laguntze asmoz.














